XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orrela bildu zitun, Euskalerria`ren alde egiteko lagunak, beroni berriro noizpait biurtu aal-izateko antziña edo lenago euki zuan jabetasun eta askatasuna.
Sabin zintzoa, lanbide ontan asi zan garaian, laisterka edo korrika zijoan, Euskalerria, eriotzara.
Fuero`en izena,
EUSKERA, galduaz zijoan; euskaldunak berak ere eta euskaldun jatorrikoak, etzien jaramonik edo kasorik egiten; berdin gertatzen zan emengo oiturekin ere.
Ondamendi au eragotzi edo ebitatzeko, Arana-Goiri sendo ta gogotsu jarri zan, eta guda edo eginketa gogorrean ibili zan, amaika urtetan, bere osasuna ta diruak galduaz.
Berak zeukan antzeko gogo-sendua bear zan artu, asitako atzerarik ez egiteko.
Lenbiziko aldi edo garaian, bere adiskideak aurka edo kontra jarri zitzaizkion; baiña, ekiñaz eta saiatuaz, ikuskai zabaltzen zuan argia, ta askok esaten zuan: ondo pentsatu ezkero, arrazoi zuala, ta geroz geiago inguratzen zitzaizkion; baiña, ordun, erbestetarrak asi zitzaizkion jarraika, ikusirik bizkortu ta esnatu egingo zuala Euskalerria, ta bi alditan espetxeratua izan zan, eta izparringietatik eta aal-zuten lekuetatik,
Alaz guztiz ere, ordea, Sabin etzan aspertzen bere eginkizunean, gogotsu jarraituaz bere ekiñari; eta ala, amaika urtetan Bizkaia`ri egin zion itxarkun eragiña, arrigarria izan zan.
Penagarria da, ain gazterik (38 urtedun), olako gizon bat galtzea; baiña, Jaun Goikoa`k daki ondoen zer dagokigun denoi, eta burua makurtu bearra daukagu bere aginduei.
Arana-Goiri jaunak, lengo urte batean esaten omen zion, bere ta gure adiskide bati:
ESAN ETA IZAN, adiskideak.
Sabin`en ereintza itxarkungarriak, EMAN-DU, bere igali edo frutu itxaropengarria.